ZUZIRI ZINTAK. HANDIAK, TXIKIAK, KOLORETAKOAK...UMOREAREN ETA SALAKETAREN ZERUAN LEHERTUKO DIRENAK. BATZUK ADOS, BESTEAK KONTRA, ERREAKZIORIK SORTU EZEAN ZENTZUGABEAK.

ZINTAK BAITA ERE HIRINET-EN, IZPARRINGIA-N, ARGIA-N eta ARABAKO ALEA-N

2013-04-24

Bilbao Basquet

Kirola, Politika, Ustelkeria,

Gipuzkoa Basket taldearen egoera larria ikusirik, (2. mailara jeitsiera, arazo ekonomikoak …) Bilbao Basket aberatsa bera erosteko prest agertu da eta horrela lehen jasotako 5 milioi euro horietaz gain, Bizkaiako diputaziotik beste 4 milioi euro emango lituzke. Horrela Gipuzkoa Basket erosi eta bilbotarren bigarren mailako  B  taldea bilakatuko litzateke talde gipuzkoarra.  

2013-04-21

2013-04-14

Twitter Euskaraz


Azkenean eskuragarri dago Twitter-en Euskarazko bertsioa. Horretarako klik egin “Menu -> Configuración -> Idioma -> Vasco “ aukeran. Hitz gutxi batzuk geratzen dira %100 itzulita izateko, goiko irudian Euskara teknikarien azken zalantzak ikus ditzakezu. Zein dira zure proposamenak ?

2013-04-06

Erdalduna naiz eta oker nago I


  Aurre-matrikula datuak 2013-2014 ikasturterako: A eredua %69, B eredua %21, D eredua % 10. Ikus daiteke A ereduaren gorakada nabarmena. Euskalduna naiz eta harro nago … edo Erdalduna naiz eta oker nago … Zuk zer uste duzu ?