ZUZIRI ZINTAK. HANDIAK, TXIKIAK, KOLORETAKOAK...UMOREAREN ETA SALAKETAREN ZERUAN LEHERTUKO DIRENAK. BATZUK ADOS, BESTEAK KONTRA, ERREAKZIORIK SORTU EZEAN ZENTZUGABEAK.

ZINTAK BAITA ERE HIRINET-EN, IZPARRINGIA-N, ARGIA-N eta ARABAKO ALEA-N

2013-05-31

Manifa Tour Turistikoa

Etxe Kaleratzeak, Euskal Herria, Greba, Manifestazioa, Marra Gorriak, Pasientzia, Politika, Ustelkeria,

Eusko Jaularitzaren Turismo Sailak, eguraldi txarrak eragindako bisita jeitsierari kontra egiteko, turismo mota berri bat bultzatzeko ideia izan du.
Manifa Tour Turistikoa aukeratzen duten bisitariek, asteburuero manifa katalogo luze bat izango dute beraiek nahi dutena aukeratzeko eta ondoren gida espezializatu batek lagunduta, manifa-ren ibilbidean zehar dauden puntu interesgarrien azalpenak jasoko dituzte eta baita momentu bakoitzean egin behar diren oihuen itzulpenak eta azalpenak.
Bidaiak arrisku seguru berezi bat du dohainik, bidaian zehar izan daitezkeen istripuak: pelotazo, porrakada, bultzakada... etab. babesten dituena.

Eguraldia

Euskal Herria, Natura, Pasientzia,

2013-05-13

Badoa Mexikora. Zer abestuko diogu ?

Politika, Ustelkeria, Antonio Basagoiti

Badoa Antonio Basagoiti Mexikora… bertako ohiturak eta gizartera moldatzeko gure laguntza behar du. Ranchera batzuk gomendatzen dizkiogu Mexikoko musika ezagutu dezan. Zuek zein abestuko zeniokete??
Ad: zerrendan ez dagoen bat... "Adiós con el corazón que con el arma no puedooo"

Arrantzan

Euskal Herria, Politika, Euskera,

2013-05-11